XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE ANAYAREN EZKONTZA (1897)

Gure anayak lenengo emaztea emeretzi urteko neska eder bat izan zuan.

Ayarra zan, Olaetxe-koa.

Olaetxe ori San Pedro-ren ermita ondoan dago.

Arengana joateko mendian gora igo, Bulano baserritik pasa ta mendian beste aldera jetxi bear izaten zuan, ordu pare bat baño geyagoko bidean.

Ango neskatxarik ederrena eraman nai zualako edo, ingurumari artako mutillak gure anaya begitan artua zuten.

Gau batean, andregaya ikusi ondoren, ango tabernan karta-jokuan ari zan.

Alako batean, ango mutillai kiñuka ari zirala antzeman zien.

An gauza onik etzegoala-ta, pixa egitera zijoala aitzeki eginda, tabernatik atera zan, da kanpora orduko, ekin zion mendian gora aldapari bere egiñal guzian.

Bazijoan da, alako batean, bide-bazterrean norbait bazala iduritu zitzayon.